XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
TXARO - Oraingo neskak?
Gutxienez hanka-zuztar onak guk, zera, batetik bestera oinez ibiltzeko!
Gero arte, Pedro!
AITA - Ez zaitez joan, neska!
TXARO - Bai, Pedro, bai!
Presa gehiegirik ez daukadala esan dizut, baina bazkalordurako behintzat etxera inguratzea komeni!
A, eta Maite ikusten baduzu berarekin egon behar dudala, e!
AITA - Nere kontu.
Esango dio etxera iristen banaiz behintzat!
MAITE - Kontentu zatoz, ama!
AMA - Nola doa bazkari hori?
MAITE - Ba, hor nonbait!
AMA - Goseak amorratzen nator.
MAITE - Lanik aurkitu al dugu?
AMA - Lana? Ezta aurkitu beharrik ere!
MAITE - Ez lanik eta ez beharrik?
AMA - Nork behar du lana?
MAITE - Zera, markesaren alabak!